Abenduaren 19an akuarelen erakusketaren irekierarekin Aiurri-n egindako erreportajea, hemen.
Nahia Patino Arancon 11 urteko Andoaingo haurrak artrogriposis gaixotasun arraroa dauka, eta bere terapiak eskatzen duen dirutzari aurre egiteko Naiara Delgado Andoaingo artistak egindako akuarelak salgai jarri zituzten Urkiola tabernan, abenduaren 15ean. Urtarrilean 15a arte egon dira ikusgai eta erosgai.
Akuarelekin batera, giltzatakoak eta Keinuk diseinatutako zorroak salgai jarri zituzten, eta baita itsulapikoa ere.
Ekimen-taldeak zehaztu duenez, 25 akuarela saldu dituzte, eta gainerako salgaiekin eta itsulapikoarekin bildu dutena batuta, guztira, 3.000 euro lortu dituzte, esan bezala.
Erantsi dutenez, kopuru hori “justu, Nahiaren terapia Madrilen hilabete batean kostatzen dena da”.
Era horretan, ekimenaren bultzatzaileek eskerrik beroena helarazi nahi die diru ekarpena egin duten guztiei, eta aldi berean, azken astetan laguntzaile izan dituzten honako pertsona eta komertzioei: Tolosako Hiru Taberna; Andoaingo Urkiola Taberna, Keiñu euskal jantziak; Ibon Barandiaran; Arri Estudio; Testone Hojas; Nahiaren aitona; eta, kazetariei.
Ekimen berria, Tolosan
Bestalde, ekimen-taldeak jakinarazi duenez, Tolosan elkartasun ekintza berri bat jarri dute abian, Nahiaren alde.
Oraingoan, Tolosa Gimnasia Erritmikoa kirol taldeak, zozketa antolatu du hiru euroko txartelekin, bertako Uzturpe frontoian otsailaren 23an ospatuko duten eskola mailako torneoan.
Telebista bat bidaiarako maleta bat, Kafetera bat, Toskanako elikagaiak, eta ezusteko fardel bat jarriko dituzte zozketan.