Adrian Perezek eta Unai Pelayo “Pelax”-ek kontzertu goxoa eman dute Ganbara tabernan

Xabier Lasa 2025ko ots. 16a, 20:17

Adrian Perezek “Lasai ederrean” eta “Lozorroan epel” diskoetako abestiak jo ditu, Unai Pelayo "Pelax"-en laguntzarekin. Kontzertu intimista eta goxoa osatu du bikoteak, entzuleen gozamenerako. Kontzertuko azken zatia, hemen:

Ganbara tabernarentzat ospakizun urtea da aurtengoa, orain hiru hamarkada ireki baitzuten Nafarroan plazan; urtean barrena bertan antolatuko diren ekitaldietako bat izan da gaurko musika saioa, hortaz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!