Martxoak8 2025

Arrakastatsua izan zen Emakumeen Irradaka dantza saioaren lehen entsegua

Aiurri 2025eko otsailaren 25a

Emakume ugari bildu zuen Irradaka dantza saioaren lehen entseguak atzo, eta bigarren entsegua, gaur, asteartearekin, iluntzeko 20:00etan izango da, Olagainen.  "Oso pauso errazekoa" eta "denek parte hartzeko modukoa" dela diote antolatzaileek, eta emakume orori luzatu diote gonbitea.

Irradaka martxoaren 8an egingo da, Goikoplazan, 12:00tan hasita. Segidan, manifestazioari ekingo diote. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!