“Amets Hegalariak” film laburraren estreinaldirako gonbidapenak, eskura

Aiurri 2025eko otsailaren 28a

Arrate Fernandezekin batera, film laburrean parte hartu duten Lur Usabiaga, Arkaitz Gartziandia, Amaia Ruiz de Galarreta, Naiara Olalde, Amaia Irazabal eta Kristina Ropero ageri dira (Argazkia: Arrate Fernandez)

Arrate Fernandez zinegile andoaindarrak berriki zuzendu duen “Amets Hegalariak” laburmetraia Donostian, Aquariumeko auditorioan estreinatuko dute, martxoaren 7an, ostiralarekin, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Estreinaldiko saiora joan nahi luketenentzat gonbidapenak jarri dituzte; horretarako, honako helbide elektronikora idatzita eskatu behar dira: ametshegalariak@gmail.com.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!