Andoaingo Lehen Duatloia iristear da

Aiurri 2025ko mar. 5a, 11:23

Artxiboko irudia.

Lehen duatloia Zumeatarra Triatloi Taldeak antolatu du, eta oraindik izen-ematea zabalik dago rockthesport.com webgunean. Andoaingoa federatu nahiz federatu gabekoentzat izango da, helduen eta kadete mailatan bereiztuta. Kadete mailakoa, zehazki, 2010 eta 2011 urteetan jaiotakoentzat da.

Helduena sprint modalitateko lasterketa izango da. Hots, 5 kilometro korrika, 20 kilometro bizikleta gainean eta 2,5 kilonetro korrika. Proba arratsaldeko 16:00tan hasiko da.

Koldo Velasco zuzendariak ibilbidearen deskribapena egin zuen: "Partaideak, lehenik eta behin, 5 kilometro egin behar ditu korrika Goikoplaza eta Txitibar plaza artean. Ibilbidean Kale Nagusia eta Kaleberria zeharkatuko ditu. Lehen proba amaituta, Goikoplazan bizikleta hartu eta Olagain aldetik Otietara joango dira. Ibilbide osoa errepidean izango da. Ibilbide hori 10 kilometrokoa da, beraz, bi itzuli egin beharko dituzte. Eta, amaitzeko, 2,5 KM-ko korrika saioa egingo dute Goikoplazan hasi eta bertan bukatuz".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!