Udal Gobernuak ohar bidez berretsi du pasa den otsailaren 27an deitu zuen agerraldian esandakoak, A-15 eta N-1 errepideen arteko lotuneari dagokionez: "Orduko hartan adierazi bezala, urratsak ematen jarraitu dugu eta gauzatutako konparaketa lana gaur goizean udal batzordetik pasa ondoren, eskuragai dago Andoaingo Udalaren webgunean. Azterketa horren emaitza ezagutu ahal izango da, martxoaren 25ean –datorren asteartean–, Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoan arratsaldeko 19:00etan egingo den aurkezpenean. Andoaindar guztiei eta interesa duen edonori bertaratzeko gonbita luzatu nahi diegu".
Gipuzkoako Foru Aldundiak publiko egin duen lotura proiektuari dagokionez, honakoa adierazi nahi du Gobernu taldeak: "Andoaingo Udalak eman asmo dituen pausoen berri izan du eta du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Eskua luzatzen diogu gai honi behin betiko irtenbidea modu adostuan eta herritarrekin batera emateko. Horretarako gure elkarlanerako borondatea berresten dugu".