Ehunka mendizalek erantzun diote Andoaingo Ibilaldiari, Euskalduna MTk antolatuta

aiurri 2025eko apirilaren 6a

Eguraldia lagun, ehunka mendizalek egin dute mendi txangoa goizetik abiatuta, Euskalduna MTk antolatu duen 51. Andoaingo Ibilaldiarekin. 190 parte-hartzaile izan ditu ibilbide luzeak, 179 motzak, eta, 65 familia-girokoak. Besteak beste, Belkoain, Aizkorte, Maizulo, Adarra, Leitzaran eta kanalak zeharkatu behar izan dituzte hiru ibilbide horietan. Argazki-sorta, hemen:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!