51. Andoaingo Ibilaldiako hainbat argazki, ikusgai

Aiurri 2025ko api. 7a, 11:42

Ehunka mendizale abiatu ziren mendiaz gozatzera atzo goizetik, Euskalduna MTk antolatu zuen 51. Andoaingo Ibilaldiarekin. Bi argazki-galeria ikusgai:  ibilaldian barrena ateratakoak (egilea: elkarteko Jabi Gozalo), eta Ondarretako irteerakoak (behean).

 190 parte-hartzaile izan zituen ibilbide luzeak, 179 motzak, eta, 65 familia-girokoak.

Besteak beste, Belkoain, Aizkorte, Maizulo, Adarra, Leitzaran eta kanalak zeharkatu behar izan zituzten hiru ibilbide horietan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!