Izena emateko, edo informazio gehiago nahi izan gero, enderenjokoa@gmail.com korreo elektronikora idatzi behar da.
Enderren Jokoa elkartearen gainean Gonzalo Martinezekin iaz egindako erreportajea irakurgai, hemen.
Erakusketa Basteron, astean barrena
Txapelketaz gain, egunero, astelehenetik ostirala bitarte, elkarteak erakusketa irekita edukiko du Basteroko erakusketa gelan. 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta bertan, astelehenean (gaur) eta asteazkenean, pintura tailerra egingo dute.