Atzokoan adierazi bezala, ikerketa gehienek adierazten dute 12 μg/m³ edo gutxiagoko PM2.5-maila osasungarritzat jotzen dela, esposizio-arrisku gutxirekin edo batere arriskurik gabe. Maila 35 μg/m³ baino handiagoa bada 24 orduz, airea osasungaitzat hartzen da, eta arnasketa-arazoak eragin ditzake asma duten pertsonen artean.
Joera beheranzkoa da
Igoera pikoaren ondoren, joera beheranzkoa da. Ikus, azken egunotako grafikoa:
Apirilaren 9a, egun gorria
Asteazkenean 30 eta 40 arteko langa horretan egon zen PM2.5 maila, eguneko ordu gehienetan. Honatx, egunez eguneko datuei erreparatuta, Andoaingo bataz bestekoa: Apirilak 7 (14), apirilak 8 (27), apirilak 9 (33), apirilak 10 (26) eta apirilak 11 (15).
Inguruko udalerrietan zer?
Igoera bat egon da egun horietan, baina datua ez da inon 30era gerturatu. Lasarte-Oriako neurgailuan asteko datu altuena 12koa izan da; Hernanin, 21ekoa; eta, Zubietan, 17koa. Andoainen 33ra igo zen PM2.5 maila. Eta aurreko eta ondorengo egunetan 27 eta 26 izan ziren, hurrenez hurren.