Herriko 100 saltokik daukate Euskaraz Barra-barra marka

Aiurri 2025ko api. 16a, 12:20

Euskaraz Barra-barra ekimenaren bereizgarria da “e//" marka (pegatina gorri borobila), eta bera itsatsita daukaten herriko saltokietan, herritarrak beti topatu ahal izango du euskaraz mintzatzen den langilea. Marka horren gaineko kanpaina abian jarriko dute

Kanpainaren berri emateko agerraldia egin zuten Udal ordezkariek eta euskara saileko teknikariek, joan den astelehenean. Herritarren artean marka ez dela hain ezaguna uste dute, eta horrexegatik heldu diote kanpainari.

Euskaraz Barra-barra kanpaina eta berarekin lotutako “e//" marka, duela hiru urte sortu zuten Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Iparraldeko Euskararen Erakundeak eta oraingoz, 100 Andoaingo 100 merkatari eta ostalariek egin dute bat markarekin. Herriko ia saltoki erdiek bereganatu dute marka, hortaz.

226 merkataritza-establezimendu daudenez herrian, esan daiteke ia erdiek bereganatu dutela marka.

Saltokiko langileek bezero euskaldunaren mezuak ulertzea, hots, hizkuntza ez aldaraztea da gutxieneko baldintza Barra-barra marka eskuratzeko.

2023ko abenduan, ordurarte marka eskuratu zuten Andoaingo 62 merkatari eta ostalariei aitortza egin zitzaien, basteron egin zen ekitaldian. Egun hartako argazkiak eta bideoak, hemen.

 

Dirulaguntza desberdinak euskara sailetik

Azkenik, Udaleko Euskara Zerbitzuak onartu berri dituen zenbait diru-laguntzen berri eman zuten agerraldian. Horiexek dira: saltokien kanpoaldeko nahiz barrualdeko errotulazioa eta hizkuntza-paisaia, eta, webgune edo programa informatikoak euskara hutsean edo elebitan jartzeko diru-laguntzak. Halaber, gogorarazi zuten euskara ikasteko % 100 arteko dirulaguntzak eskaintzen direla. Informazio gehiago eskuratzeko, www.andoaindarraeuskaraz.eus webgunera idatzi behar da, edota, edota udaleko Euskara Zerbitzura deituta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!