Arratsaldeko 17:30ean hasita. Manuel Larramendiren eskultura dagoen inguru hartan, ospakizuna antolatu du Andoaingo Batzordeak. Haur eta gazteak izango dira, beraz, protagonistak.
17:30ean hasita, marrazketa lantegia eta Gazte Lokalak antolaturiko jolasak izango dira. Arratsaldeak aurrera egin ahala, 19:00etan, Egape dantza taldekoek Euskaraldiaren kantuan oinarrituriko koreografia aurkeztuko dute. 19:30ean, berriz, Zirko kalejira abiatuko da Goikoplazatik. 20:30ean bokata-afariari ekingo diote eta gaueko 21:00etan Arrixku taldeak amaiera emango dio ospakizunari.
Bokata-afarirako txartelak, 5 eurotan, Santakrutzen ostean jarriko dituzte salgai Ernaitzan, Stopen eta txapa eskuratzeko egokitutako gunean.