Euskaraldia Beterri-Buruntza eta Aiztondo aldean.
11 eguneko zaldikoa, 365 eguneko inurria

Erabiltzailearen aurpegia Taupa Mugimendua abu 09 Eskualdea

Euskararen aldeko lana, sarri, inurrien jardun etengabearekin parekatu izan da: isila, nekaezina, kolektiboa. Egunero-egunero, milaka pertsonek eusten diote euskarari herrigintzan, ikasgelan, kulturgintzan, lan munduan, komunikabideetan edota kalean. Ahalduntzea eta aurrera bideak lantzen dituzte pausoz pauso, komunitatearen taupadaz elikatuta. Ez da lan ikusgarria beti, baina bai ezinbestekoa.