Euskaraldia 2025

Mintzodromoa, hiztun berriak eta zaharrak elkartzeko

Aiurri 2025ko mai. 23a, 10:39

Hogeita hamar bat lagun bildu ziren atzo AEK-k eta Euskaraldiak elkarlanean antolatutako Mintzodromoan. Arratsaldeko 18:00etan egin zuten hitzordua, San Juan plazan. Hori horrela, AEK-k  hartu zuen ekimena dinamizatzearen ardura: taldeka bildu zituen parte-hartzaileak baita hizketagaiak proposatu ere. 

Bospasei laguneko talderan banatuta, 10-15 minutuko dinamikak egin zituzten,  belarriprestak eta ahobiziak elkarrekin. Behin denbora-tartea amaituta, taldeak desegin eta berriak osatu zituzten, parte-hartzaile guztiek elkarrekin hitz egiteko aukera izan zezaten. Herritarren eta ikasleen artean, "giro aparta" sortu zelakoan dira AEK-ko kideak: "Euskara ikasteak adina garrantzi du erabiltzeak" .

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!