Euskaraldia 2025

Lourdes Iriondo gogoan hartuta

Aiurri 2025ko mai. 15a, 11:12

Euskalgintzari lotutako makina bat hitzordu ari da izaten herrian, egunotan, Euskaraldia aitzakia gisa hartuta. Hori horrela, Saroben hitzordua egin zuten atzo iluntzean kulturzaleek: “Lourdes Iriondo, isilarazitako ahotsa” liburuaren aurkezpena egin zuen Jon Martin-Etxebeste egileak, Irati Odriozola Zugarramurdi eta Ainhoa Ansa Zugarramurdi musikariekin batera. 

Urnietako musika izarraren ibilbidearen argi-ilunez hausnartzeko tartea izan zuten ikus-entzuleek, Iriondok euskal jendarteari egindako ekarpenak kulturgintzan izan duen pisua hobeto ezagutze aldera. 

Hitzaldiaren kronika, datorren asteko zenbakian irakurgai

Erlazionatuak

"Hitzak dira"

Aiurri mai 15 Urnieta

"Lamiñak"

Aiurri mai 15 Urnieta

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!