Euskaraldia 2025

Aitor Mendiluze eta Agin Labururekin bertso-bazkaria ospatu zuten Batzokian

aiurri 2025ko mai. 18a, 08:58

Aitor Mendiluze eta Agin Laburu bertsolariekin bertso-bazkaria ospatu zuten Belkoain Berri Batzokian atzo, Euskaraldiarekin bat eginda. Biek, librean, saio polita egin zuten, eta maiz eragin zituzten bazkaltiarren barreak. Lehendabiziko bertsoaldia, bideoz ikusgai:

Honako menuaz gozatu zuten bazkariko parte hartzaileek: urdaiazpiko iberikoa, bakailaoko piper beteak, otarrainxkak whiskyarekin, arkumea txilindron erara, eta, pantxineta txokolate eta helatuarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!