Zink materialez egindako bost eskulturek Elkarrizketa izenburuko artelan-sorta osatzen dute. Ia bi metroko luzera dute bostek.
Ostion putzu artifiziala da, izan ere, iraganeko meatzeen jarduera amaitu zenean, horietako batzuk urez betetzen joan ziren ur-azpiko uren eraginez. Inguru hori, Euskadiko Interes Geologikoko Leku gisa sailkatuta dago.
Olabazalen obrak Oria ibaia omentzeko
Iñaki Olazabal Ezamak (Andoain, 1959) zinkarekin egin izan du lan, gehienbat.
Gogoan hartzekoak dira, besteak, beste, Oria ibaiaren ibilguan ipini zituen zazpi eskultura.
Hain zuzen, Gipuzkoako zazpi herrietan (Zegama, Ordizia, Ikaztegieta, Tolosa, Andoain, Zubieta eta Orio) eskultura bana jarri zuen 2005-2006ko epealdian. Oria ibaiari omenaldi gisa irudikatutako egitasmoa osatu zuten zazpi artelanek.
Artelan multzoaren gainean egindako erreportajea, hemen irakurri daiteke.