Ospakizuna ostiral honetan izango da ONDARRETA HERRI ESKOLAKO JOLASTOKI ESTALIAN
Egitaraua
18:00etan hasita, marrazketa lantegia eta Gazte Lokalak antolaturiko jolasak izango dira. Arratsaldeak aurrera egin ahala, 19:00etan, Egape dantza taldekoek Euskaraldiaren kantuan oinarrituriko koreografia aurkeztuko dute. 19:30ean, berriz, Zirko kalejira abiatuko da. 20:30ean bokata-afariari ekingo diote eta gaueko 21:00etan Arrixku taldeak amaiera emango dio ospakizunari.