Urkik dantza-bidai "gozagarri”ra gonbidatu ditu euskal folklore zaleak, iganderako

Aiurri 2025ko mai. 12a, 16:09

Urkiko haur, gazte eta helduek, musikariekin batera, dena prest daukate euskal dantzen gaineko ikuskizun bikaina emateko Basteron igandean, urtero legez. “Aurten ere Euskal Herri luze zabalean dantza-bidai gozagarria” oholtzaratuko dutela ziurtatu dute.

Datorren igandean, maiatzaren 18an, eguerdiko 12:00etan ekingo diote ikuskizunari. Doan da sarrera, baina gonbidapenak Basteorko harreran esku daitezke.

Jada 37 udaberri darama Urki Dantza Taldeak halako ikuskizun paregabeak emanaz.

Iazko argazki eta bideo sorta, hemen ikusgai.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!