Euskalduna Ohorezko Mailara igo da

Aiurri 2025ko mai. 19a, 10:11

Euskalduna Andoaindarra taldeko mutilek Ohorezko Mailara igotzea lortu zuten Ubitarten atzo, Allerru taldeari 2-0 irabazi eta gero (Iñigo Arruabarrena eta Telmo Iruinen golekin). Ospakizuna, argazki eta bideo mordoen eskutik, ikusgai:

Egundoko poza zabaldu zen zelaian, bat egin zutenean jokalariek, klubeko eragile desberdinek eta behe mailetako jokalari gazteek. Harmailetan ere parekoa izan zen ospakizuna, oraindik ere indartsu zebiltzan zaletuak, Allerruren aurkako partidan barrena jokalariei animoak emanez eztarriak ederki urratu arren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!