Ekainaren 2an jarriko dira abian Axeri Dantzako entseguak

Aiurri 2025ko mai. 26a, 13:46

San Juan egunean Goikoplazan egingo den Axeri Dantzarako entseguak antolatu dituzte. Ekainean barrena egingo dira Ondarreta Herri Eskolako jolastokian, honako egunetan: 2, 4, 10, 12, 16 eta 18an. 19:00etan hasiko dira.

2008. urtean edo lehenago jaiotakoek ahal izango dute parte hartu. Izena emateko, honako korreora idatzi behar da: andoaingoaxeridantza@gmail.com.

Ekainaren 12an izango da azken eguna izena emateko.

 

Aparteko urtea

Berezia izaten ari da Axeri Dantza 2025. urtea. Mende erdia betetzen da Adunan eta Andoainen berreskuratu zutenetik eta mende laurdena mistoa bilakatu zenetik. Hori dela eta, ospakizun-ekitaldi ugari prestatu dituzte, urtean barrena egiteko.

Horrenbestez, ekainaren 24a, asteartearekin, Axeri Dantza sekula baino parte-hartzaileagoa izatea espero da.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!