Asturiasen abestuko du Udal Musika Eskolako helduen abesbatzak

Aiurri 2025ko mai. 29a, 11:31

Helduen abesbatza, Madrilen iaz (Argazkia: Eneko Urdangarin)

Udal Musika Eskolako helduen abesbatzak Colombresen (Asturias) abestuko du maiatzaren 31n, larunbatarekin, arratsaldean. 

Bertako Santa Maria elizan egingo du kantu saioa Katrin Iturraldek zuzentzen duen abesbatzak, Ribadedeva abesbatzak antolatuta.

Halaber, abesbatzako abeslariek, Asturiaseko kostaldean kokatzen den paraje zoragarri hartan asteburu-pasa egiteko probestuko dute irteera.

 

Madrilen emanaldia, iaz

Orain urte bete, Madrilen emanaldia eman zuen Udal Musika Eskolako helduen abesbatzak. Hain justu, "Madrid Kantuz" zikloaren barruan izan zen, San Ignacio elizan, Madrilgo Euskal Etxeko Orfeoiak antolatuta.

Madrilgo kontzertuko zenbait abesti, Eneko Urdangarinek grabatu eta zabaldu zituen sarean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!