Antzinako tresneria erakusgai daukan Gordelekuaren ateak, irekita interesa dutenentzat

Aiurri 2025ko eka. 11a, 11:00

Hernani BHIko irakasleak eta ikasleak, Burdinako Ander Armendarizekin batera, bixita egunean

Hernani BHI institutu publikoko 4. mailako ikasleak, beren irakasleekin batera, Burdina elkartearen Gordelekuan bixitan izan ziren, joan den astelehenean. Ander Armendariz Burdinako kideak gogorarazi zuen moduan, ateak irekita dauzka antzinako ofizioen tresneriak berreskuratu eta ikusgai dituen Gordelekuak.

Era horretan, interesa duten gizabanakoek edo taldeek, 699487683 telefonora hots egin eta hitzordua lotu besterik ez dute egin behar.

Joan den maiatzaren 18an ospatu zen Nazioarteko Museoen Egunarekin bat egin zuen Burdina elkarteak, eta aparteko ate-irekitzea antolatu zuen; jende ugari hurbildu zen Gordelekura orduan. “Prest gaude azalpenak emateko gure arbasoekin zerikusia duten lanbideen, ohituren, lan-tresnen, usadioen... gainean”, azpimarratu nahi izan zuten Burdinako kideek jardunaldi hartan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!