Herriko makina bat erakunde eta elkartek hartu du parte Jai Batzordean, eta Udalak, ohar baten bidez, eskerrak eman nahi izan dizkie guztiei, euren eginkizuna jaietarako “azpimarragarria eta ezinbestekoa” dela adieraztearekin batera. “San Juanak elkarrekin ongi pasatzeko eta gozatzeko egunak dira, baina baita ere herriaren nortasuna ospatzeko eta elkarrekiko harremanak sendotzeko une bereziak. Nabarmentzekoa da jaiak partaidetzan oinarritzen direla, eta eskertzekoa dela oraingoan parte hartzea eta inplikazioa inoiz baina handiagoak izan direla".
Parte-hartze anitza
Hona San Juan egitaraua osatzen Udalarekin lankidetzan aritu diren elkarteak: Agustin Leitza elkartea, Aita Larramendi ikastola, Alberto Agirre Abesbatza, AMPA Ondarreta herri eskola publikoa, Andoaindarra elkartea, Andoaingo Punttuka bertso eskola, Auzoetako jai batzordeak, Andoaingo Axeri Dantza elkartea, Joseba&Bakartxo dantza eskola, Enderen Jokoa elkartea, Gazte lokala, Gazteleku pilota elkartea, Apeztegi-Zaharra elkartea, Klaap dantza eskola, La Salle-Berrozpe ikastetxea, Lebiton buruhandi eta erraldoien konpartsa, Maizorri txalaparta elkartea, Olagain txistulari elkartea, Ongietorri Andoainera, Ontza elkartea, Txirrindulari Eskola, Udal Musika Eskola, Urki Dantza Taldea, Agustin Leiza Xake elkartea eta Zumeatarra elkartea.
Kartel irabazlea
Nerea Hernandez Perezek egindako kartela izan da hautatua, esku programaren azalerako.
San Juan jaiak 2025
EKAINAK 20, OSTIRALA
17:00 Joko sorta 12-17 urte bitarteko nerabeei zuzenduta Goikoplazan. Eta ondoren, denak elkarrekin txupinazora! Euriarekin Ambrosia Olabideko Gazte Lokalean.
18:00 Sanjuanetako kartel lehiaketako sari banaketa Kontzejupean.
18:30 Lebiton buruhandi eta erraldoien konpartsa, Olagain txistulari taldea, Gora Kaletxiki Txaranga, Udal Musika Eskolako eskusoinu taldea eta Gora Kaletxiki txaranga Kalejiran Goikoplazara iritsiko dira.
19:00 Pregoia udaletxeko balkoian Axeri dantza taldearen eskutik eta jaien hasierako txupinazoa. Txupinazoaren ondoren, Gora Kaletxiki Txarangak Luis Fracaren “Andoain” soinua joko du.
20:00-21:00 Pilota partidak Arrate pilotalekuan: paleta larruz edo pala motzean.
22:00-00:00 Erremonte profesionala: Aritz Eskudero eta Jon Irazu.
23:00-03:30 Kontzertuak Nafarroa plazan: Brigade Loco + Crim.
EKAINAK 21, LARUNBATA
10:00-14:00 Pilota partidak Arrate pilotalekuan: eskuzko San Juan txapelketako finalak (benjamin, alebin eta infantilak).
10:00 500+1000 eskailerak Bertxin Xtrem II. Bertxingo indarretxearen ondoan (Leitzaran bailara). Osin Trail elkarteak antolatuta. Sari banaketa: Otieta parkean.
10:30-13:00 16 urtez azpikoen xake txapelketa Goikoplazan. Izen-ematea 10:15ean. Euriarekin San Martin elizako arkupeetan.
11:00-12:30 XX. Bizikleta festa Goikoplazan. Bakoitzak bere bizikleta eta kaskoa ekarri beharko ditu. Opariak parte hartzen duten guztiontzat. 2-12 urte arteko haurrek parte hartzeko aukera izango dute. Izen ematea proba hasi baino 30 minutu lehenago. Euriarekin Ondarreta Herri Eskolako patioan.
12:00 Kantu kalejira Goikoplazan hasita. Maizorri txalapartariek lagundurik kalez kale ibiliko dira.
14:30 Txuleta jana La Salle-Berrozpe ikastetxeko jolastokian. Txartelaren prezioa, ekainaren 16a arte: helduek 28€ eta 12 urte artekoek 15€. Egunean bertan, 38€. Menua: txorizoa, entsalada mistoa, txuleta, gazta, irasagarra eta intxaurrak. Sagardoa txotxetik, ardoa eta ura. Txartelak salgai Elizondo tabernan, Urrats inprimategian eta Ernaitza liburudendan.
16:00-21:00 Pilota partidak Arrate pilotalekuan: Zesta puntako San Juan txapelketako finala eta kinielak. Finala 22 urtez azpikoek eta kinielak (benjamin, infantil eta neskak).
17:00-20:00 Andoaindarra elkarteko danborrada. Ibilbidea: Extremadura kalea, Goikoplaza, Agustin Leitza kalea, Goikoplaza.
17:00-21:30 Taloak Palestinaren alde Goikoplazan.
17:00-19:00 Oria txaranga Goikoplazan hasita kalez kale.
19:30 Andoaingo Udal Musika Eskolako Bandaren kontzertua Goikoplazan. Ongietorri Andoainera kulturarteko taldearen lankidetza bereziarekin.
22:30 Zezensuzkoa Goikoplazan.
22:45-01:30 Erromeria Goikoplazan: Olgetan.
23:30-03:00 Kontzertua Nafarroa plazan: Nueva Etapa orkestra.
EKAINAK 22, IGANDEA
11:00 Gipuzkoako pala txapelketako finala Arrate pilotalekuan.
11:15 Udal Musika Eskolako Mugaz taldeko ikasleak eta Ondarreta Herri Eskolako ikasleak prestatutako ikuskizuna Goikoplazan. Euriarekin Ondarreta Herri Eskolako patioan.
11:45 Sanjuanetako 8-11 urte arteko bikoteen kross mistoa. 600 metroko ibilbidea. Irteera eta helmuga Nafarroa plazan. Ibilbidea: JM Iturzaeta, Pio Baroja, Agustin Leitza, Arteta kaleak, Nafarroa plaza.
12:00 Sanjuanetako XVII. bikoteen kross mistoa. Nerea Fernandez gogoan. Irteera eta helmuga Nafarroa plazan:
- Ibilbide luzea 5 kilometrokoa.
- Ibilbide motza: 12-14 urte arteko bikote mistoen krossa. 1.600 metroko ibilbidea.
- Nordic walking bikote mistoan ibilbidea egiteko aukera.
12:30 Olagain txistulari bandaren kontzertua Goikoplazan.
13:15 Kontzejupeko esku-pilota txapelketako finalak: 3. eta 4. lekuak eta finala.
15:30 XXXV. Junior mailako Gipuzkoako Txirrindularitza Itzulia, 2. etapa. Irteera Goikoplazatik eta helmuga La Salle etorbidean.
16:00-18:00 Mahai-jolas erraldoiak Leizaur parkean.
17:45 XXXV. Junior mailako Gipuzkoako Txirrindularitza Itzuliaren helmuga La Salle etorbidean.
19:00 Arrats-behera Goikoplazan: Mingo Fisuras.
22:30-00:00 Kontzertua Nafarroa plazan: Süne.
00:30-03:30 DJ saioa Nafarroa plazan: Garaiko, Pires eta Chanca.
EKAINAK 23, ASTELEHENA
10:00-13:00 Jolasak Leizaur parkean. Ondoren, apar festa. Nork bere ur-betaurrekoa ekarriko beharko du.
17:00-18:00 Garbitzailea haur ikuskizuna Leizaur Parkean.
18:00 Dantza emanaldia Goikoplazan. Joseba eta Bakartxo eskolako urbano taldea.
19:00 Dantza emanaldia Goikoplazan. Klaap dantza eskolako ikasleak.
19:00 Alberto Agirre abesbatzaren eta Udal Musika Eskolako abesbatzen kontzertua San Martin parrokian.
20:00 On Pedro Aizpuruaren Salbe Gorena San Martin elizan, Alberto Agirre abesbatzak eta Udal Musika Eskolako abesbatzek kantatua. Andoaingo herriak Agustin Leitza seme kuttunari esker onez.
20:15 Alkatearen eta Udalbatzaren soka-dantza Goikoplazan.
21:30 Olagain txistulari bandaren kalejira San Juan zortzikoa joz. Ibilbidea: Etxeberrieta kalea, Zumea kalea, Kale Nagusia, Goikoplaza.
22:30 San Juan Sua Goikoplazan. Kanpai-errepika, txalaparta eta suziria. Herritarren suaren inguruko dantza eta ohiko emanaldia: Alberto Agirre eta Udal Musika eskolako abesbatzak, Udal Musika eskolako banda eta Olagain txistulari banda. Ondoren, Euskal dantzen emanaldia Urki dantza taldearen eskutik.
23:15 Agustin Leitza elkartearen danborrada. Ibilbidea: Agustin Leitza elkartea, Goikoplaza, Kaletxiki, Arrate plaza, Pio Baroja kalea, Rikardo Arregi kalea, Arteta eta Agustin Leitza kalea.
23:00-00:30 Kontzertua Nafarroa plazan: Nøgen.
01:00-03:30 DJ saioa Nafarroa plazan: Garaiko, Pires eta Chanca.
EKAINAK 24, ASTEARTEA
08:30 Diana Haizaldi gaitero taldearekin.
10:30-14:30 Artisautza eta janari azoka Goikoplazan, Gabiltza eta Napar Bideak elkarteekin. Munduko zaporeak Goikoplazan. Atzerritar jatorriko andoaindarrek beren lurraldeetako zizka mizkak eskainiko dituzte. Euriarekin Ondarreta Herri Eskolako patioan.
11:00 Meza Nagusia San Martin parrokian, Alberto Agirre abesbatzak kantatua.
11:30-14:00 Artisautza azokako tailerra: larruzko giltzatakoak eta pultserak. 8 urtetik gorakoentzat. Txikienek heldu baten laguntza beharko dute.
12:00 Axeri Dantza Goikoplazan.
14:30 Axeri Dantza taldearen bazkari herrikoi irekia dantzaren 25-50 urteurrena ospatzeko. Lasalle- Berrozpe ikastetxeko jolastokian. Txartelaren prezioa: helduek 21€ eta umeak 13€. Menua: entsalada mistoa, baserriko oilaskoa parrilan, txerri saiheskiak parrilan, Eceizako pasteltxoak, ogia eta kafea. Sagardoa txotxetik, ardoa eta ura. Bazkal ostean Alaitz Roteta, Gorka Valdes eta Hekthor Folk musikariek girotuta.
17:00-20:00 Artisautza eta janari azoka Goikoplazan. Munduko zaporeak. Euriarekin Ondarreta Herri Eskolako patioan.
18:00 Herri Kirolak Goikoplazako frontoian. Aizkoran eta korrika: Arkaitz Etxebeste (2024ko binakako Urrezko Aizkorako txapelduna) eta Ugaitz Mugertza (2024ko Euskal Duatloi txapelduna).
Aizkoran enbor bat mozten: Iker Vicente (2024ko Euskal Herriko txapelduna) eta Julen Alberdi “Txikia IV” (2024ko Gipuzkoako txapelduna).
Harri jasotzen, harri desberdinekin:
- Maddi Gesalaga (2024ko harrijasotzaile gazteen txapelduna).
- Ainitze Zumeta (2024ko Euskal Herriko txapelduna).
- Estefi Etxebeste.
- Paulo Azpiazu (2024ko Euskal Herriko harri txikien txapelduna).
Aizkoran, bikoteko lehian, 10 enbor bakoitzeko:
- Iker Vicente eta Arkaitz Etxebeste.
- Julen Alberdi eta Ugaitz Mugerza.
Euriarekin Ondarreta Herri Eskolako patioan.
19:00 Kitadelpare txaranga.
19:30 Bertso jaialdia Goikoplazan. Miren Amuriza, Aitor Mendiluze, Aner Peritz, Saioa Alkaiza, Joanes Illarregi eta Jone Uria. Gai-jartzailea: Unai Ormaetxea Jauregi. Euriarekin, Bastero Kultugunean.
21:00-23:00 Erromeri taldea Nafarroa plazan: Trikidantz.
22:30 Zezensuzkoa Goikoplazan.
EKAINAK 25, ASTEAZKENA
10:00-14:00 Haur parkea Goikoplazan: jokoak, puzgarriak, ludoteka...
Euriarekin, Ondarreta Herri Eskolako patioan.
13:30 Agintarien harrera laurogei urteko andoaindarrei Udaletxe aurrean. Ondoren, bazkaria.
18:00 Haur danborrada: Aita Larramendi, Ondarreta Herri Eskola eta La Salle-Berrozpe ikastetxeetako ikasleen eskutik, alkate txikia eta herriko ordezkariak buru direla. Ibilbidea: Zumea, Kale Berria, Kale Nagusia eta Goikoplaza.
19:30-20:30 Beñat Fernandez, “Pelontxu” andoaindarraren moto erakustaldia Nafarroa plazan. Euriarekin La Salle-Berrozpe ikastetxeko jolastokian.
21:00-22:45 Kontzertua Goikoplazan: Puro Relajo.
23:00 Aliens Foc Scura taldearen kalejira pirotekniko berria. Juanita Alkain plazatik Goikoplazara. Ikuskizun honekin amaituko dira aurtengo Sanjuanak.