Ekainak 20, ostirala
JAIEN HASIERA
17:00 Joko sorta 12-17 urtekoentzat, Goikoplazan. Handik txupinazora abiatuko dira.
Euriarekin, Anbrosia Olabideko Gazte Lokalean.
18:00 Jaietako kartel lehiaketako sari banaketa ekitaldia, Kontzejupean.
18:30 Lebiton buruhandi eta erraldoien konpartsa, Olagain txistulari taldea, Gora Kaletxiki Txaranga, Udal Musika Eskolako eskusoinu taldea eta Gora Kaletxiki txarangaren kalejira; Goikoplazara iritsiko dira.
19:00 Pregoia, udaletxeko balkoitik, Axeri Dantza taldearen eskutik. Jaien hasierako txupinazoa.Txupinazoaren ondoren, Gora Kaletxiki Txarangak Luis Fracaren “Andoain” doinua joko du.
20:00-21:00 Pilota partidak Arrate pilotalekuan: paleta larruz edo pala motzean.
22:00-00:00 Erremonte profesionala: Aritz Eskudero eta Jon Irazu.
23:00-03:30 Kontzertuak Nafarroa plazan: Brigade Loco eta Crim taldeak.
Ekainak 21, larunbata
TXULETA JANA
10:00-14:00 Pilota partidak Arrate pilotalekuan: San Juan txapelketako finalak, eskuz, benjamin, alebin eta infantil mailatan.
10:00 Bertxin Xtrem II lasterketa, Osin Trail elkarteak antolatuta. Sari banaketa, Otieta parkean.
10:30-13:00 16 urtez azpikoen xake txapelketa Goikoplazan. Izen-ematea 10:15ean.
Euriarekin, San Martin elizako arkupeetan.
11:00-12:30 XX. Bizikleta festa Goikoplazan. Bakoitzak bere bizikleta eta kaskoa ekarri beharko ditu. Opariak parte hartzen duten guztientzat. 2-12 urte arteko haurrek parte hartzeko aukera izango dute. Izen-ematea, proba hasi baino 30 minutu lehenago. Euriarekin, Ondarreta Herri Eskolako jolastoki estalian.
12:00 Kantu kalejira, Goikoplazan hasita. Maizorri txalapartariek lagundurik kalez kale ibiliko dira.
14:30 Txuleta jana La Salle-Berrozpe ikastetxeko jolastokian. Egunean bertan prezioa 38 eurokoa da. Menua: txorizoa, entsalada mistoa, txuleta, gazta, irasagarra eta intxaurrak. Sagardoa txotxetik.
16:00-21:00 Pilota partidak Arrate pilotalekuan: Zesta puntako San Juan txapelketako finala eta kinielak. Finala 22 urtez azpikoek eta kinielak benjamin, infantil eta nesken mailatan.
17:00-20:00 Andoaindarra elkarteko danborrada.
Ibilbidea: Extremadura kalea, Goikoplaza, Agustin Leitza kalea, Goikoplaza.
17:00-21:30 Taloak, Palestinaren alde, Goikoplazan.
17:00-19:00 Oria txaranga Goikoplazan hasita kalez kale.
19:30 Andoaingo Udal Musika Eskolako Bandaren kontzertua Goikoplazan. Ongietorri Andoainera kulturarteko taldearen lankidetza bereziarekin.
22:30 Zezensuzkoa, Goikoplazan.
22:45-01:30 Erromeria Goikoplazan: Olgetan.
23:30-03:00 Kontzertua Nafarroa plazan: Nueva Etapa orkestra.
Ekainak 22, igandea
KIROL JARDUEREN EGUNA
11:00 Gipuzkoako pala txapelketako finala, Arrate pilotalekuan.
11:15 Udal Musika Eskolako Mugaz taldeko ikasleak eta Ondarreta Herri Eskolako ikasleak prestatutako ikuskizuna, Goikoplazan. Euriarekin, Ondarreta Herri Eskolako patioan.
11:45 8-11 urte arteko bikoteen kross mistoa: 600 metro.
12:00 Sanjuanetako XVII. bikoteen Kross mistoa. Nerea Fernandez gogoan. Irteera eta helmuga Nafarroa plazan:
- Ibilbide luzea, 5 kilometrokoa.
- Ibilbide motza: 12-14 urte artekoa 1.600 metroko ibilbidea.
- Nordic walking bikote mistoan ibilbidea egiteko aukera.
12:30 Olagain Txistulari Elkartearen kontzertua, Goikoplazan.
13:15 Kontzejupeko esku-pilota txapelketako finalak: 3. eta 4. lekuak eta finala.
15:30 XXXV. Junior mailako Gipuzkoako Txirrindularitza Itzulia - 2. etapa. Irteera Goikoplazatik eta helmuga La Salle etorbidean.
16:00-18:00 Mahai-jolas erraldoiak, Leizaur parkean.
17:45 XXXV. Junior mailako Gipuzkoako Txirrindularitza Itzuliaren helmuga La Salle etorbidean.
19:00 Kontzertua Goikoplazan: Mingo Fisuras.
22:30-00:00 Kontzertua Nafarroa plazan: S¸ne.
00:30-03:30 DJ saioa Nafarroa plazan: Garaiko, Pires eta Chanca.
Ekainak 23, astelehena
SAN JUAN BEZPERA
10:00-13:00 Jolasak Leizaur parkean. Ondoren, apar festa. Nork bere ur-betaurrekoa ekarri beharko du.
17:00-18:00 Garbitzailea haur ikuskizuna, Leizaur Parkean.
18:00 Dantza emanaldia, Goikoplazan. Joseba eta Bakartxo eskolako urbano taldea.
19:00 Dantza emanaldia, Goikoplazan. Klaap dantza eskolako ikasleak.
19:00 Alberto Agirre abesbatzaren eta Udal Musika Eskolako abesbatzen kontzertua, San Martin parrokian.
20:00 On Pedro Aizpuruaren Salbe Gorena San Martin elizan, Alberto Agirre abesbatzak eta Udal Musika Eskolako abesbatzek kantatua. Andoaingo herriak Agustin Leitza seme kuttunari esker onez.
20:15 Alkatearen eta Udalbatzaren soka-dantza Goikoplazan.
21:30 Olagain txistulari bandaren kalejira, San Juan zortzikoa joz. Ibilbidea: Etxeberrieta kalea, Zumea kalea, Kale Nagusia, Goikoplaza.
22:30 San Juan sua, Goikoplazan.Kanpai-errepika, txalaparta eta suziria. Herritarren suaren inguruko dantza eta ohiko emanaldia: Alberto Agirre eta Udal Musika eskolako abesbatzak, Udal Musika eskolako banda eta Olagain txistulari bandaren partaidetza.
Ondoren, Euskal dantzen emanaldia Urki dantza taldearen eskutik.
23:15 Agustin Leitza elkartearen danborrada. Ibilbidea: Agustin Leitza elkartea, Goikoplaza, Kaletxiki, Arrate plaza, Pio Baroja kalea, Rikardo Arregi kalea, Arteta eta Agustin Leitza kalea.
23:00-00:30 Kontzertua Nafarroa plazan: N¯gen.
01:00-03:30 DJ saioa Nafarroa plazan: Garaiko, Pires eta Chanca.
Ekainak 24, asteartea
SAN JUAN EGUNA
08:30 Diana Haizaldi gaitero taldearekin.
10:30-14:30 Artisautza eta janari azoka Goikoplazan, Gabiltza eta Napar Bideak elkarteekin. Munduko zaporeak Goikoplazan. Atzerritar jatorriko andoaindarrek beren lurraldeetako zizka-mizkak eskainiko dituzte. Euriarekin, Ondarreta Herri Eskolako patioan.
11:00 Meza Nagusia San Martin parrokian, Alberto Agirre abesbatzak abestua.
11:30-14:00 Artisautza azokako tailerra: larruzko giltzatakoak eta pultserak. 8 urtetik gorakoentzat. Txikienek heldu baten laguntza beharko dute.
12:00 Axeri Dantza, Goikoplazan.
14:30 Axeri Dantza taldearen bazkari herrikoi irekia dantzaren 25-50 urteurrena ospatzeko. La Salle Berrozpe ikastetxeko jolastokian. Bazkal ostean Alaitz Roteta, Gorka Valdes eta Hekthor Folk musikariek girotuta.
17:00-20:00 Artisautza eta janari azoka, Goikoplazan. Munduko zaporeak. Euriarekin Ondarreta Herri Eskolako patioan.
18:00 Herri Kirolak Goikoplazako frontoian.
- Aizkoran eta korrika: Arkaitz Etxebeste (2024ko binakako Urrezko Aizkorako txapelduna) eta Ugaitz Mugerza (2024ko Euskal Duatloi txapelduna).
- Aizkoran enbor bat mozten: Iker Vicente (2024ko Euskal Herriko txapelduna) eta Julen Alberdi “Txikia IV” (2024ko Gipuzkoako txapelduna).
- Harri jasotzen, harri desberdinekin: Maddi Gesalaga (2024ko harrijasotzaile gazteen txapelduna), Ainitze Zumeta (2024ko Euskal Herriko txapelduna), Estefi Etxebeste, Paulo Azpiazu (2024ko Euskal Herriko harri txikien txapelduna).
- Aizkoran, bikoteko lehian, 10 enbor bakoitzeko: Iker Vicente eta Arkaitz Etxebeste.
Julen Alberdi eta Ugaitz Mugerza, Euriarekin, Ondarreta Herri Eskolako patioan.
19:00 Kitadelpare txaranga.
19:30 Bertso jaialdia Goikoplazan. Miren Amuriza, Aitor Mendiluze, Aner Peritz, Saioa Alkaiza, Joanes Illarregi eta Jone Uria.
Gai-jartzailea: Unai Ormaetxea Jauregi. Euriarekin, Basteron.
21:00-23:00 Erromeri taldea Nafarroa plazan: Trikidantz.
22:30 Zezensuzkoa, Goikoplazan.
Ekainak 25, asteazkena
HAUR DANBORRADA
10:00-14:00 Haur parkea Goikoplazan: jokoak, puzgarriak, ludoteka... Euriarekin Ondarreta Herri Eskolako patioan.
13:30 Agintarien harrera laurogei urteko andoaindarrei Udaletxe aurrean. Ondoren, bazkaria.
18:00 Haur danborrada: Aita Larramendi, Ondarreta Herri Eskola eta La Salle Berrozpe ikastetxeetako ikasleen eskutik, alkate txikia eta herriko ordezkariak buru direla.
Ibilbidea: Zumea, Kale Berria, Kale Nagusia eta Goikoplaza.
19:30-20:30 Beñat Fernandez, “Pelontxu” andoaindarraren moto erakustaldia, Nafarroa plazan. Euriarekin, La Salle Berrozpe ikastetxeko jolastokian.
21:00-22:45 Kontzertua Goikoplazan: Puro Relajo.
23:00 Aliens Foc Scura taldearen kalejira pirotekniko berria. Juanita Alkain plazatik Goikoplazara. Ikuskizun honekin amaituko dira aurtengo Sanjuanak.