San Juan jaiak 2025

Bertxin elkarteko bazkideek San Juan jaiekin bat egiten duten ospakizunei ekin diete

Aiurri 2025ko eka. 18a, 07:59

Bertxin Pentsiodunen elkarteak jai egitaraua antolatu ohi du Sanjuanekin batera, eta atzo ekin zioten ekitaldien ospakizunekin. Hain zuzen, patata tortillen lehiaketa izan zuten. Hogei parte-hartzaile izan ziren lehian, eta Manuel Fernandezek, Maite Arrutik, Jovita Zaratek eta Pedro Mateosek osatutako epaimahaiak erabakita, Epi Sotok egindakoak jaso zuen saria.

Argazkian, Epi Soto irabazlea ageri da, Bertxin elkarteko zuzendaritza batzordeko Flor Lopezen eskutik saria jasotzeko unean.

 

Hona hurrengo egunetarako egitaraua:

Ekainak 19., osteguna

16:00 Tute txapelketa, bazkideentzat.

Ekainak 20, ostirala

16:00 Toka eta igel txapelketa (gizonezkoentzat eta emakumezkoentzat).

Ondoren, sari-banaketa eta zizka mizkak, parte-hartzaile guztientzat.

Ekainak 21, igandea

12:00 Andoainen hildako erretiratu guztien aldeko meza.

14:00 Bzkaria Oianume jatetxean. Autobusen irteera,

13:30 Elkartearen egoitza aurretik.

Ekainak 24, asteartea.

12:30 San Juan hamaiketakoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!