Axeriak, jaien hasierako protagonistak

Aiurri 2025ko eka. 20a, 10:42

Artxiboko irudia.

Arratsaldean hasiko dira jaiak Andoainen eta, pregoian, Axeri Dantzako kideak izango dira protagonistak. Izan ere, efemeride biribilera iritsi da inguruotako ondare den dantza tradizionala.

Ekainak 20, ostirala
JAIEN HASIERA

17:00 Joko sorta 12-17 urtekoentzat, Goikoplazan. Handik txupinazora abiatuko dira.
Euriarekin, Anbrosia Olabideko Gazte Lokalean.

18:00 Jaietako kartel lehiaketako sari banaketa ekitaldia, Kontzejupean.

18:30 Lebiton buruhandi eta erraldoien konpartsa, Olagain txistulari taldea, Gora Kaletxiki Txaranga, Udal Musika Eskolako eskusoinu taldea eta Gora Kaletxiki txarangaren kalejira; Goikoplazara iritsiko dira.

19:00 Pregoia, udaletxeko balkoitik, Axeri Dantza taldearen eskutik. Jaien hasierako txupinazoa.Txupinazoaren ondoren, Gora Kaletxiki Txarangak Luis Fracaren “Andoain” doinua joko du.

20:00-21:00 Pilota partidak Arrate pilotalekuan: paleta larruz edo pala motzean.

22:00-00:00 Erremonte profesionala: Aritz Eskudero eta Jon Irazu.

23:00-03:30 Kontzertuak Nafarroa plazan: Brigade Loco eta Crim taldeak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!