Protesta isila bezain indartsua, Palestinaren alde

Jon Ander Ubeda 2025ko eka. 20a, 18:37

Udaletxe ondoko lorategian emakume talde batek protesta isila egin du Palestinaren alde. Ez da jaietan egingo den ekimen bakarra, igande arratsalderako talo-jate solidarioa iragarrita baitago. Pregoilariek ere Palestinako egoera krudela ahotan izan dute, jaiei ongietorria emateko unean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!