Ekitaldiz beteriko larunbata, Andoaingo Sanjuanetan

Aiurri 2025eko ekainaren 21a

Bertxin Xtrem II, Txuleta bazkaria, Andoaindarra elkartearen danborrada, Andoaingo Udal Musika Eskolako Bandaren kontzertua, zezensuzkoa... hitzorduz beteriko eguna da gaurkoa.

Ekainak 21, larunbata
TXULETA JANA

10:00-14:00 Pilota partidak Arrate pilotalekuan: San Juan txapelketako finalak, eskuz, benjamin, alebin eta infantil mailatan.

10:00 Bertxin Xtrem II lasterketa, Osin Trail elkarteak antolatuta. Sari banaketa, Otieta parkean.

10:30-13:00 16 urtez azpikoen xake txapelketa Goikoplazan. Izen-ematea 10:15ean. Euriarekin, San Martin elizako arkupeetan.

11:00-12:30 XX. Bizikleta festa Goikoplazan. Bakoitzak bere bizikleta eta kaskoa ekarri beharko ditu. Opariak parte hartzen duten guztientzat. 2-12 urte arteko haurrek parte hartzeko aukera izango dute. Izen-ematea, proba hasi baino 30 minutu lehenago. Euriarekin, Ondarreta Herri Eskolako jolastoki estalian.

12:00 Kantu kalejira, Goikoplazan hasita. Maizorri txalapartariek lagundurik kalez kale ibiliko dira.

14:30 Txuleta jana La Salle-Berrozpe ikastetxeko jolastokian. Egunean bertan prezioa 38 eurokoa da. Menua: txorizoa, entsalada mistoa, txuleta, gazta, irasagarra eta intxaurrak. Sagardoa txotxetik.

16:00-21:00 Pilota partidak Arrate pilotalekuan: Zesta puntako San Juan txapelketako finala eta kinielak. Finala 22 urtez azpikoek eta kinielak benjamin, infantil eta nesken mailatan.

17:00-20:00 Andoaindarra elkarteko danborrada.
Ibilbidea: Extremadura kalea, Goikoplaza, Agustin Leitza kalea, Goikoplaza.

17:00-19:00 Oria txaranga Goikoplazan hasita kalez kale.

19:30 Andoaingo Udal Musika Eskolako Bandaren kontzertua Goikoplazan. Ongietorri Andoainera kulturarteko taldearen lankidetza bereziarekin.

22:30 Zezensuzkoa, Goikoplazan.

22:45-01:30 Erromeria Goikoplazan: Olgetan.

23:30-03:00 Kontzertua Nafarroa plazan: Nueva Etapa orkestra.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!