Gautxoria bus zerbitzua, jaietan

Aiurri 2025eko ekainaren 21a

Udaletxearen atzealdetik abiatuko da, Sorabillaranzko bidean, geldialdiak eginez JB Erron, Kaleberrian, Olagainen, Zumea plazan, Aita Larramendi kalean eta Karrikan.

Aurten ere autobus zerbitzua eskainiko du Andoaingo Udalak. Honako ordutegietan:

  • Ekainak 21, larunbata: 00:00-03:00.
  • Ekainak 22, igandea: 00:00-03:00.
  • Ekainak 23, astelehena: 00:00-03:00.
  • Ekainak 25, asteazkena: 00:00-01:00.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!