Kirol jarduera ugari gaurko egitarauan

Aiurri 2025ko eka. 22a, 09:43

Josune Arakistain 'Süne' musikaria. GUKA

Kros mistoa, Kontzejupeko finalak eta junior mailako txirrindularitza proba ageri dira gaurko ibilbidean. Arratsaldean, Palestinaren aldeko taloak eta, gauean, Süneren kontzertua.

Ekainak 22, igandea
KIROL JARDUEREN EGUNA

11:00 Gipuzkoako pala txapelketako finala, Arrate pilotalekuan.

11:15 Udal Musika Eskolako Mugaz taldeko ikasleak eta Ondarreta Herri Eskolako ikasleak prestatutako ikuskizuna, Goikoplazan. Euriarekin, Ondarreta Herri Eskolako patioan.

11:45 8-11 urte arteko bikoteen kross mistoa: 600 metro.

12:00 Sanjuanetako XVII. bikoteen Kross mistoa. Nerea Fernandez gogoan. Irteera eta helmuga Nafarroa plazan:

  • Ibilbide luzea, 5 kilometrokoa.
  • Ibilbide motza: 12-14 urte artekoa 1.600 metroko ibilbidea.
  • Nordic walking bikote mistoan ibilbidea egiteko aukera.

12:30 Olagain Txistulari Elkartearen kontzertua, Goikoplazan.

13:15 Kontzejupeko esku-pilota txapelketako finalak: 3. eta 4. lekuak eta finala.

15:30 XXXV. Junior mailako Gipuzkoako Txirrindularitza Itzulia - 2. etapa. Irteera Goikoplazatik eta helmuga La Salle etorbidean.

16:00-18:00 Mahai-jolas erraldoiak, Leizaur parkean.

17:00-21:30 Taloak, Palestinaren alde, Goikoplazan.

17:45 XXXV. Junior mailako Gipuzkoako Txirrindularitza Itzuliaren helmuga La Salle etorbidean.

19:00 Kontzertua Goikoplazan: Mingo Fisuras.

22:30-00:00 Kontzertua Nafarroa plazan: Süne.

00:30-03:30 DJ saioa Nafarroa plazan: Garaiko, Pires eta Chanca.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!