#3 GIPUZKOAKO ITZULIA 2025 | ANDOAIN
— Txirrindulariak (@Txirrindulariak) June 22, 2025
1 @urkaregiiiii (@Danenake )
2 Sergio Gamez (KH7 Sport)
3 Martin Martinez (KH7 Sport)
4 Martin Cazelles (VIL)
5 Beñat Sainz (VIV)
📽️ https://t.co/xnkJU60hYK pic.twitter.com/4XDNIhmnis
Azken metroetan iheskidea gainditu eta hegaztiaren hegaldia egiteko aukera izan du. Helmuga pasa berritan oihu egin du garaipena ospatzeko.
Bideoan ikusgai dago irteera eta helmuga
Atzoko etaparen amaieran honako hitz hauekin deskribatu zuen Andoaingo lasterketa: "gogorra eta polita, aldi berean". Izan ere, gorabeheratsua da ibilbidea eta sasoiko egon behar da tropelean nagusi izateko. Aurtengo Gipuzkoako Itzulian aurkaririk ez duela frogatzen ari da larrauldarra.
Bihar amaituko da Gipuzkoako Itzulia eta Urkaregi irabazteko faboritoa da. Ez alperrik, itzuliko hiru etapak irabazi baititu.
Aurreko bi etapa garaipenak
Txirrindulariek ekimena Gipuzkoako Itzuliaren jarraipena egiten ari da. Honatx lehen bi etapen helmugaratzea.