Gonbidatu berezi horiez gain, jada Olagain elkartearentzat ohiko kolaboratzaile bilakatu zaizkion musikariek ere kontzertuan parte hartu zuten. Hona nortzuk:
Andoni Gonzalez, akordeoilaria.
Lier Sarasola, perkusio jolea.
Javi Gestoso, gitarra.
Edorta Setien eta Aingeru Zabala, tronpeta-joleak.
Bestalde, aipatzekoa ere bada Olagain Txistulari elkarteko kide den Fernando Gonzalez silbote-joleak dultzaina ere jo zuela "Musika plazan" doinurekin, kontzertuari amaiera emateko.
Aldi berean, Enaitz Vazquez txistulari gaztea bakarka aritu zen Urkiko dantzari gazteen emanaldiari doinua jarriz.