Hainbat oparitxo (giltzak, motxilak, mugikorretako zintak...) salgai jarri zituzten Goikoplazan atzo, eta gauza berbera egingo dute Eskola kalean (Kutxaren ondoan), 10:00etatik 13:30etara datozen asteetan. Honako egunetan, zehazki: ekainean (28), irailean (6, 13, 20 eta 27an) eta urrian (4, 11 eta 18an).
Bestalde, Ainhoa Aiertza eta Angelines Lopez Andoain Solidario taldeko kideek atzo adierazi zutenez, jaialdi solidarioa prestatzen ari dira urriaren 19ko egunari begira, Basteron.
DANAK Valentzian kaltetutakoen alde 2024ko azaroan egin zutenaren antzekoa izango da, herriko kulturgile ugarien (dantzariak, abeslariak, musikariak...) parte-hartzearekin. Informazio gehiago, hemen.