Mugaz-eko musikari gazteek eta Ondarretako ikasleek Mirari Irurtzunen "Andoain" abestia estreinatu dute

aiurri 2025ko eka. 23a, 17:10

Udal Musika Eskolako ikasle gazteek osatzen duten Mugaz taldeak ezusteko polita eman zien Goikoplazan atzo bildu ziren musika zaleei. Izan ere, Mirari Irurtzun musika irakasleak sortu berri duen "Andoain" abestia estreinatu zuen, eta horretarako, Ondarretako Herri Eskolako ikasleak izan zituen bidelagun. Kanta-saioa, bideoz ikusgai:

Ondarreta Herri Eskolako ikasleek, oholtza gainean, "Andoain" eta "Aldapeko sagarra" abestu zituzten Mugazeko musikariekin batera, Claudia Alduncin irakasleak zuzenduta.

Mirari Irurtzunek kontzertuaren ostean adierazi zuenez, abestia (hitzak zein doinua) Ondarretako Herri Eskolako ikasleei begira sortu nahi izan du, eta elkarrekin jardun dute azken asteetan, San Juan jaietan estreinatu ahal izateko gogoz.

Hona abestiaren hitzak:

Andoain gure herriari kantatzen

ahots ta gorputzarekin

Leizaran, tren txikia, ta kaleak ere,

kantatzen ditut gaur hemen.

Pertsonak, txakurrak, zuhaitzak...

denak ditut lagunak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!