Artisautza produktu eta elikagai aukera zabala

Aiurri 2025ko eka. 24a, 17:59

San Juan egunarekin bat eginez, artisautza eta janari azoka dago Goikoplazan. Arratsalde osoan zabalik izango da eta bertan bitxiak, pitxiak, jantziak, egurrezko taila eta elikagaiak erosteko aukera dago.

Munduko zaporeak

Jatorri anitzeko andoaindarrez osaturiko taldeak Palestinaren aldeko janari-postua jarri du. Bertan dira, elkarlanean, marokoarrak, algeriarrak, kolonbiarrak, ghanakoak eta nigeriarrak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!