Parte-hartze handiarekin ospatu dute efemeride bikoitza

Aiurri 2025ko eka. 24a, 18:54

Beste behin ere erakustaldi aparta eman dute Axeri dantzako partaideek, txistularien laguntzarekin. Efemeridea bikoitza da: 50 urte dira dantza berreskuratu zutela eta 25 emakumezkoen partaidetza bermatu zela. Ziurrenik, horregatik, aspaldiko partaidetza handiena izan da gaurkoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!