Gaztelekuko pilotariek Gipuzkoako finala Astigarragaren aurka jokatuko dute, Errenterian ostiralean

Aiurri 2025ko eka. 26a, 14:06

Gipuzkoa mailan, gomazko paletan jokatuko dute finala bi herriek, Errenteriako Agustina Otaola pilotalekuan, ekainaren 27an, ostiralarekin, 19:00etatik aurrera. Andoaindarrek zabaldu duten oharrean, herriko pilotazaleei dei berezia luzatu diete, bertara joateko animatuz.

Andoain ordezkatzen duten Gaztelekuko gomazko paletako palistek Gipuzkoako Herriarteko finalerako txartela Deban lortu zuten, ekainaren 19an. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!