Aurreko astean bi taldeek Arraten jokatu zuten joanekoan bi garaipen lortu zituzten Andoaingoek; hortaz, Andoain 4/Deba 2 izan da azken emaitza.
Atzoko itzulerako neurketan jokoan jarri ziren hiru partiduetan, honako emaitzak lortu zituzten: banaka frontoi osoan, Iñaki Lopez de Munainek 20-14 irabazi zuen; binaka frontoi osoan, Oier Belauntzaran-Xabier Alkorta bikoteak 20-15 garaitu zuen Debakoa; eta azkenik, banaka zazpi barruan, Josu Etxeberriak 20-8 galdu zuen.
Ezin finago dabiltza Andoaingo palistak aurtengo denboraldian, izan ere, gogoan hartu behar baita ekainaren 8an, Gipuzkoako Herriarteko txapela irabazi zuten paleta larruzko eta pala motzeko modalitateetan.