2-1 izan zen azken emaitza, Astigarragaren alde.
Banaka, Iñaki Lopez de Muniainek 20-18 galdu zuen Axier Luluagaren aurka.
Binaka, Xabier Alkorta-Oier Belauntzaran bikoteak 20-8 galdu zuen Xabier Salaberria-Beñat Zubiarrain bikotearen aurka.
Azkenik, banaka zazpi barruan, Julen Loidik 20-9 hartu zuen mendean Ganix Urdangarin.
Norgehiagokaren ostean, Gipuzkoako Herriarteko bi txapelketetan (bai paleta larruzko eta motzean zein gomazko paletan) jokatu duten pilotari guztiak eta Gaztelekuko kideak Gaztañaga sagardotegian bildu ziren, merezitako afariaz gozatzeko.