Eskupilota Topaketa egin dute Goikoplazan, pilotari gaztetxoekin

aiurri 2025ko eka. 28a, 17:13

XVIII. Eskupilota Topaketa egin dute Goikoplazan eguardian, Kaletxikiko Jai Batzordeak eta Gazteleku Pilota Eskolak antolatuta. 6 eta 13 urte bitarteko gaztetxoak bixkor-bixkor aritu dira, eguzkiak gogor jo arren. Bukaeran, gurasoekin txokotan ibili dira. Argazki-sorta, hemen:   

Honako gaztetxoek jokatu dute txapelketa:

Ekhi Sarasola, Aitor Garmendia, Hodei Irigoien, Ekhi Zipitria, Josu Guirado, Oihan Esnaola, Orhi Esnaola, Axier Zabala, Irai Jauregi, Eñaut Berrueta, Gorka Caballero, Aide Esnaola, Unai Garcia, Hodei Garmendia, Irei Artano.

Azkenean, Irai Jauregi eta Eñaut Berrueta bikoteak irabazi du txapela.

Ondoren jokatu den txokoetan, irabazlea Xabat Amilibia izan da nagusitu da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!