Javier Portuburuk irabazi zuen Plater Tiraketa San Pedro Saria

Aiurri 2025ko eka. 30a, 11:56

Jabier Baltasar antolaketa taldeko kideak eman zion Javier Portubururi irabazlearen saria

Javier Portuburuk irabazi zuen Plater Tiroketa San Pedro Saria, Oiartzungo Arkale zelaian joan den larunbatean. Joxe Mari Tolosak, berriz, Ontza elkarteko lehen bazkidearen saria jaso zuen.

Hona azken emaitzak, bi sarietan:

* Sailkapen orokorra:

1.- Javier Portuburu (25/25 plater).

2.-Mikel Portuburu (24/25 plater).

3.- Juan Antonio Sanchez (24/25 plater).

 

* Ontza elkarteko parte-hartzaileen artean:

1- Joxe Mari Tolosa (22/25 plater).

2.- Roberto Galarraga (21/25 plater).

Joxe Mari Tolosa, Ontza elkarteko lehen sailkatua

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!