Alde iluna izan dute aurtengo jaiek: lehenengo egunean izandako eraso matxista. Gertaera hauek salatzearekin batera, udal gobernuak balioan jarri du “ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek, Andoaingo Mugimendu Feministarekin koordinazioan, erreparazioan oinarritutako erantzun publiko instituzionala adostu zutela”.
Gainerakoan, jaiak modu positiboan baloratu ditu Udal Gobernuak eragileekin izandako balorazio bileraren ostean: “Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi zaizkie festak posible egin dituzten guztiei: udal langileei, talde eragileari, herriko talde, elkarte eta, nola ez, herritarrei. Aurrerantzean ere, jaiak herritik eta herriarentzat izaten jarraitzea espero dugu”.