Karrika jaietan murgilduko da, arratsaldean hasita

Aiurri 2025ko uzt. 11a, 07:47

Kontzertuak, DJ saioak, puzgarriak, apar festa, sagardo dastaketa eta play-back saioa iragarri ditu Jai Batzordeak.

Barrena

Gaur gauean Barricadaren bertsioez gozatzeko aukera izango da Barrena musika taldearen eskutik. 

Versos perdidos

Antonio Vegaren kantu ezaguna abesten ageri dira bideoan.

 

 

Egitaraua

Uztailak 11, ostirala

19:00 Txupinazoa.

20:30 Bokata afaria.

22:30 Kontzertua: Barrena.

Uztailak 12, larunbata

11:30 Puzgarriak eta apar festa.

14:00 Makarroiak eta bingoa.

16:30 Puzgarriak.

18:30 Dantza tailerra.

22:00 Kontzertua: Versos Perdidos.

00:30 DJ Donoso.

Uztailak 13, igandea

11:30 Meza Sorabillan.

12:00 Toka txapelketa.

12:30 Sagardo dastaketa.

16:00 Karrikako mus txapelketa.

19:00 Got Talent Karrika. Segidan, play-back saioa.

21:00 DJ Donoso.

23:30 Amaierako traka.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!