Parte-hartzaileak eta irudimentsuak izan ziren God Talent Karrika eta Play-backa, Karrikako jaietan

Aiurri 2025ko uzt. 14a, 07:36

Haur eta heldu ugari animatu zen lotsak uxatu, oholtza gainera igo eta musika eta dantza saioa jendaurrean egitera. Ekitaldi herrikoia eta umoretsua da Karrika auzoko auzotarren artean aspalditik errotuta dagoen saioa. Argazki-saioa eta parte-hartzaile ugariren saioarekin bideoa (behean), ikusgai:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!