Bi bideoetan, sari-emate ekitaldiaz gain, Maitane Lopez de Munainen, Beñat Salbador eta Iñaki Lopez de Munain irabazleen eta Aitor Amondarain talde antolatzaileko kidearen hitzartzeak ikus daitezke.
Jurgi Mujika-Oier Belaunzaran bikoteak 3. postua eskuratu zuen, Koldo Ponce-Ion Beloki bikoteari 22-20 irabazi eta gero.
Aipatu beharra dago Julen Loidik finalaurrekoetan min hartu zuela, eta atzo, bere ordez, Koldo Poncek osatu zuen bikotea Ion Belokirekin.
Juantxo Lopez de Munain, gogoan
Ekainaren 29an hil zen Juantxo Lopez de Munain maitatua zen Andoaingo pilota munduan, eta ezkuzko pilota txapelketako antolatzaileek hunkimenaz beteriko keinua egin zuten hura oroituz, Lopez Munain Txapartegi familiako kideekin batera.
Ion Belokik, txalo zaparrada jaso zuen honako bertsoa abestu zuen:
Ekintza xumez loratu ohi da
pausurik pausu herria
Juantxok auzoai hartua zion
dotore asko neurria
pelotariei laguntza emanez
beti ezpainetan irria
nahizta sentitu joan zarenean
hutsune ikaragarria
utzi zenuen hazi hartatik
badator kimu berria.