Buruntza jaietan murgilduko da abuztuaren 15ean eta 16an

Aiurri 2025eko uztailaren 23a

Andra Mari egunean eta San Roke egunean ospatuko dira jaiak Buruntza auzoan. Egitaraua dagoeneko prest dute.

Abuztuak 15, ostirala

Hitzorduak, Gaztañaga sagardotegiaren kanpoaldean.

19:30 Taulelak Antzerki taldearen, eskutik: "Euskaldungak" antzezlana.

20:30 Patata-tortilla eta postre lehiaketa.

21:30 Erromeria: Ostolaza eta Larrañaga.

Abuztuak 16, larunbata

SAN ROKE EGUNA

10:00 Txistularien kalejira auzoan barrena.

10:30 Meza auzoko hildakoen alde Buruntzako San Martin eliza zenaren aztarnategian.

11:00 Burdina taldeak Buruntzan buruturiko ekimenen berri emango du.

11:30 Soka dantza, txistularien eta Urki dantza taldeko kideen eskutik, Gaztañaga sagardotegiaren kanpoaldean.

12:00 Txistularien emanaldia.

12:30 Binakako toka txapelketa mistoa. Haur eta umeek ere parte har dezakete.

13:15 Bertsolariak: Aitor Mendiluze eta Sustrai Colina.

14:00 Bazkaria Gaztañaga sagardotegian. Aitor Mendiluze eta Sustrai Colina bertsolarien saioa. Bazkarian izen-ematea: abuztuaren 12a baino lehen Gaztañaga sagardotegira deituta:
943 59 19 68.

18:00-20:00 Erromeria: Elustondo anai-arrebak, Gaztañaga sagardotegiaren kanpoaldean.

20:00 Asier Kidam magoaren ikuskizuna.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!