Honako eragile hauek sinatu dute irakurketa: Andoaingo Mugimendu Feminista, Traka, Andoaingo BDZ, Andoaingo Ernai, Hurria Sahara, Andoaingo Sortu, Andoaingo Mugimendu Sozialista, Buruntzaldeko transmaribibolloak.
Azken erasoen harira Andoaingo eragile ezberdinon komunikatua
Gaur goizean pintada arrazista, faxista eta antifeministak agertu dira gure kaleetan. Ez dira
kasu isolatuak, Santakrutz festetan ere eraso arrazista eman zen eta duela aste batzuk pintada LGTBIQA+foboak agertu ziren herrian. Eskualdean ere azken hilabeteetan beste hainbat eraso eman dira; Hernaniko jaietako eraso arrazistak, Lasarteko pintada faxista eta sionistak eta Astigarragako kartel antifeminista eta islamofoboak besteak beste.
Andoaindik harago, beraz, faxismoaren eta arrazakeriaren gorakada nabarmena ikus daiteke
beste zenbait herri eta auzoetan ere. Bizitza eta gorputz zehatz batzuen aurka egiten duten
diskurtso eta erasoak ematen ari dira. Idea erreakzionarioak hauspotzearen bitartez langile
klasearen baitako sektore batzuk kriminalizatu, estigmatizatu eta baztertu nahi dira. Baina ez
ditugu pasatzen utziko, ez duzue tokirik gure herrietan eta aurrean izango gaituzue!
Irakurketa hau sinatzen dugun eragileok argi diogu ez dugula inolako erasorik onartuko eta
diskurtso zein ekintza hauen aurrean ez garela isilik geldituko. Antolatuta eta saretuta gaude
eta ez duzue tokirik gure herrietan. Zuek zarete ongietorriak ez zaretenak.
Zuen gorrotoaren aurrean gure duintasuna!
Eraso eta diskurtso faxista, arrazista, antifeminista eta LGTBIQA+foboen aurrean antolakuntza transfeminista, antiarrazista eta antifaxista!
Ez duzue tokirik gure herrietan! Aurrean izango gaituzue!
Ildo beretik, gertatutakoa salatu du Andoaingo Udalak, bere sare sozialetan.
Gobernu Taldearen oharra, gaurko agertutako margoketa xenofoboen aurrean.#andoain #andoainbizitzeko pic.twitter.com/FnTh9oJJdP
— Andoaingo Udala (@AndoaingoUdala) July 23, 2025