Hasi dira Etxeberrietako jaiak

aiurri 2025ko uzt. 30a, 14:49

Etxeberrieta auzoan phitura dutenez, itxafero jaurtiketarekin, Urkia familiaren etxeko balkoitik bi bandera zintzilikatzearekin eta haur-jolasekin ekin diote festari. Bi egunetarako ziurtatuta dago festa-giroa auzoan. Gaur arratsalde-gauerako sagardo dastaketa, Zumbatonen erakustaldia, herri danborrada, afari-merienda eta dantzaldia Alaiki taldearekin iragarrita daude. Jai hasierako argazki-galeria, ikusgai:  

Honatx egitaraua, gaurko eta biharko egunei begira:

Uztailak 30, asteazkena

12:00 Jaien hasierako txupinazoa. Ondoren, Haur jolasak.

18:00 Sagardo dastaketa.

19:00 Zumbaton erakustaldia, Etxeberrieta plazan.

20:30 Danborrada auzoko kaleetan barrena.

21:00 Afari-merienda, Miranda pasealekuko zelaian.

22:00-03:00 Dantzaldia: Alaiki taldea eta DJ saioa.

 

Uztailak 31, osteguna

10:00 XVI. Herri Krosa, Roberto Cabrejas memoriala. Ondoren, Leizaran Eskubaloi taldeari omenaldia.

11:30 Motoen erakustaldia, Beñat Fernandez “Pelontxu”ren eskutik.

12:00 Kantu Kalejira.

13:00 Patata-tortilla lehiaketa. 14:00 Bazkari herrikoia.

20:00 Sardina jatea.

20:00 Toka lehiaketa.

20:00 Kiliki Frexkoren kontzertua. Iltze 1 diskoaren aurkezpena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!