Matilde Alvarez auzo-bazkarian dagoen adinekoena da eta haren suia Jaionek hitz batzuk izan ditu harentzat eta bazkarian bildu diren ororentzat. Matilderen ibilbidea deskribatu du, garai hartako askoren antzekoa dena: Sorian jaio eta gazte zela Andoainera iritsi zen. Etxeberrietan bizitza berri bati ekin eta bertan egin du bizitza osoa. Komunitatea egiten duen pertsona horietakoa da Matilde, eta haren bertuteak azpimarratu ditu Jaionek.
Angelines Lopez izan da bigarren omendua. Jai Batzordeak haren eskuzabaltasuna txalotu du, urte luzez laguntza handia eskaini baitu jaietan.
Ezusteko omenaldia izan da bi protagonistentzat. Hunkituta eta pozarren zeuden, eta haiek bezala, Jai Batzordeko kideak eta bazkarian ziren gehien-gehienak. Jaietako ekitaldi hunkigarrienetakoa da.
Agurra dantzatuz amaitu da ekitaldia.